Txalaka
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, bere itxura araugabe eta haundia da. Berde-arre margoa, azal mehe eta latza. Mami zuria, zuko ugari eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Errezilarekin batera sagardoa egiteko preziatuena da. Bere izena Astigarragako Txalaka baserriatik etor liteke.


Txori-Sagarra
Ezaugarriak:
Zapore gozoa dauka, tartekoa baino haundixegoa neurria, txapala, hori-berdea bere margoa. Azal mehea, mami samur eta ezkoduna, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa bi sagar mota daude, bat txikia baina ugaria, bestea pixkat haundiago. Goierriko eskualdean oso preziatua da.


Manttoni
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, bere itxura borobil eta haundia da. Gorri-berde margoa, azal lodi eta distirtsua. Mami zuri eta harroa, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso preziatua da. Geza-Purua izenarekin ezaguna da ere.


Errezila

Ezaugarriak:
Zapore garratza dauka, haundia eta txapala. Berde-arre margoa, azal mehe, gogor eta pixkat latza. Mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari.
Oharpenak:
Euskal Herrian ezagunena da. Nahiz eta garratza izan sukre asko dauzka. Txalakarekin batera sagardoa egiteko preziatuena da.


Goikoetxea
Ezaugarriak:
Sagar gozoa da, txapala, hori-berdea bere margoa. Azal mehe, samur eta ezkoduna. Mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa bi sagar mota daude, bat txikia baina ugaria, bestea pixkat haundiago. Goierriko eskualdean oso preziatua da.


Geza Mina
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka. Haundia, berde margoa, azal lodi eta ezkoduna. Mami zuri eta samurra, ez dauka zuko askorik.
Oharpenak:
Bere zaporeagatik sagardoa egiteko oso preziatua da. Leku batzuetan Sagar Beltza deritzon.

Patzuola
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundia eta txapala da. Berde-iluna margoa, azal lodi, gogor eta latza. Mami zuri, pixkat latza eta kirrika, zuko ugari eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Urrian heltzen denez sagardoa egiteko oso preziatua da.


Urtebi
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, txapala eta haundia, hori-berdea bere margoa, baina eguzkiaz jota gorritu egiten du. Azal lodi, gogor eta ezkoduna, mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa hiru sagar mota daude, txikia, haundia eta beltza, azken hau berde-arre margoa sagardoa egiteko oso preziatua da.


Haritza
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, oso haundia eta mokoluze da. Hori-berde margoa, azal lodi eta pixkat ezkoduna. Mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko eta jateko oso preziatua da. Luze irauten du sagar honek.


Zubieta
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundia eta borobila da. Hori-gorria margoa, azal mehe, samur eta ezkoduna. Mami zuria, zuko eta urrin ugari dauzka.
Oharpenak:
Oso berandu heltzen du sagar honek eta hainbeste zuko eta urrin dauzkadenez sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Mendiola
Ezaugarriak:
Zapore garratza dauka, borobila, berde-arrosa bere margoa. Azal lodi eta ezkoduna, mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Oso berandu heltzen du sagar honek, ia-ia azaroan, horregatik, sagardoa egiteko oso preziatua da.


Bostkantoi
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka. Nahiko mokoluzea da. Hori-berdea margoa, azal lodi eta ezkoduna. Mami zuri-berdea eta harroa, zuko gutxi dauka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso ona da. Bizkai-Sagarra antza dauka.


Potrokilo
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundi eta mokoluzea da. Zuri-horiska margoa, marra gooriekin. Azal lodi eta distiratsua. Mami zuri, harro eta biguna, zuko gutxi dauka.
Oharpenak:
Urrian heldu denez sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Ostro Beltza
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, borobila, berdea bere margoa. Azal lodi eta latza, mami zuria, zuko eta urrin ugari dauzka.
Oharpenak:
Uzta ugari dakar eta berandu heltzen denez, sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Ainarre
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, tarteko neurria eta txapala. Hori-gorria margoa, azal mehe eta distiratsua. Mami zuri-berdea, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Hernaniko Ainarre baserrian (Gipuzkoa), biltzen dute sagar mota hau. Sagardoa egiteko eta jateko sagar bikaina da.


Buztina
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka, mikoluzea da. Berde-gorria margoa, azal nahiko lodia eta latza. Mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Gohierriko eskualdeko sagar hau, sagardoa egiteko oso preziatua da.


Martiku
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka, txapala eta tarteko neurria, hori-gorria bere margoa. Azal lodi, samur eta distiratsua, mami zuria eta harroa, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso ona da.


Andoain
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, txapala eta tarteko neurria. Berde-gorria margoa, azal lodi, samur eta ezkoduna. Mami zuri eta samurra, zuko eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Sagardogile artean oso ezagun eta preziatua da. Urrian heltzen du sagar honek..