Marrubiak laranja uretan-

Osagaiak: .Marrubiak .3 laranjaren zukua .Azukrea .1 koilarakada txiki sagar-ozpin
Marrubiak garbitu eta xerratan ebaki. Erretilu batean zabaldu. Azukrea nahastu laranja-urarekin eta koilarakada txiki bat sagar-ozpin gaineratu. Nahasketa ongi irabiatu eta marrubiei gehitu. Komeni da jan aurretik marrubiak laranja-uretan beratzen edukitzea.
OHARRA: sagar-ozpin pitin bat botata, laranjaren mingostasuna neutralizatzen da.
Errezeta erraz hau oso egokia da egun beroetarako. Otordu pisuen ondotik postre arina da eta primerakoa gozozaleentzat. Kolore biziak mahairatuko ditugu eta hori erakargarria da umeentzat. Aproposa, beraz, bide batez fruta jan dezten.
