SAGAR PUDINA

OSAGAIAK (6 lagunentzat)
- Kilo bat errege-sagar eta limoi zatitxoak
- 5 arrautza
- Masusta gorri mermelada
- Ron kopa bat
- Esnegaina
- Kanela
NOLA GERTATU
Sagarrak zuritu eta zatitu ondoren, egosten jarriko ditugu kanela eta ur apur batekin. Molde batean azukrea karamelo eginik, arrautzak azukrearekin irabiatu sagarrekin nahastu. Ron kopa eta limoi zatitxoak bota eta esnegaina gehitu. Hau dena nahastu eta moldean egosi maria bainuan ordu betez. Hoztu eta masustagorri mermeladarekin apaindu behar da.
