errezetakDecember 19, 2006 8:08 am

SAGAR BULGURRA

2 sagar zatituta

500 ml sagar zuku naturala

50 gr. mahaspasa

Kanela hautsa, koilaratxokada laurdena

Gatz apur bat

200 gr. bulgur garia

Osagai guztiak, bulgurra izan ezik, lapiko batetan jarri eta irakin. Gero bulgurra gehitu, estali eta su motelean egosten utzi 15 minutuz, ura agortu arte. Bero zerbitu, gainean txikitutako intxaurrak edo eki-lore haziak dituela.

errezetak 8:07 am

SAGAR MUESLIA

50 gr. mahaspasa

150 ml azukrerik gabeko sagar zukua

2 sagar, zatituta eta mutxikinik gabe

Ezti koilarakada bat

25 gr. almendra xerratan

Zerbitzeko orduan, esnea, yogurra edo soia-esnea.

Mahaspasak sagar zukuan beratzen utzi 20 minutuz. Zatitutako sagarrak katilu batetan jarri, mahaspasak eta sagar zukua gehitu, eta ondo nahastu. Gero eztia eta almendrak gehitu eta ondo nahastu arte eragin.

Aldagaia: oloa eta mahaspasak bezperatik beratzen utzi, eta goizean gainontzeko osagaiak gehitu. Kasu honetan, sagar zuku neurria bikoiztu.

Errezeta azkar eta erraza da. Oloa energetikoa da, eta lasaitze egoki baterako laguntzen du.

errezetak 8:06 am

SAGAR ETA PIKU ENTSALADA

6 piku, fresko edo lehorrak

2 sagar eta 2 banana xerratan

200 gramo intxaur, txikituta

2 koilarakada koko naturala, birrinduta

Limoi ura, koilarakada bat

4 koilarakada ezti

125 ml yogur, esnegain edo txigortutako urrak

Piku lehorrak erabiliz gero, beratzen utzi ordu bare bat, eta gero xukatu.
Piku fresko edo lehorrak laurdenetan zatitu. Frutak, intxaurrak, kokoa, limoi ura eta eztia nahastu. Berehala atera yogurraz, edo esnegainzz, edo txigortutako urrekin.