SAGAR BULGURRA

2 sagar zatituta

500 ml sagar zuku naturala

50 gr. mahaspasa

Kanela hautsa, koilaratxokada laurdena

Gatz apur bat

200 gr. bulgur garia

Osagai guztiak, bulgurra izan ezik, lapiko batetan jarri eta irakin. Gero bulgurra gehitu, estali eta su motelean egosten utzi 15 minutuz, ura agortu arte. Bero zerbitu, gainean txikitutako intxaurrak edo eki-lore haziak dituela.