Nola prestatu?

Mamiaren zati bat berotu, bertan gelatina urtu, eta horri gainerako mami guztia batu. Esne gain erdi harrotuarekin nahasi eta hozkailuan gorde.

Sagardo karamelua egiteko, karamelu argia egin azukrearekin, sagardoa batu, eta guztia irakin, karamelu guztia desegin arte. Ondoren, sutatik kendu eta hoztu.

Intxaurrezko teila egiteko, azukrea glukosarekin irakin, eta horri gurina batu. Intxaur hautsa eta irin bahetua bota. Hori guztia pastelgintzako mahuka batean sartu eta laberako paper baten gainean hoztu, masa horrekin tirak eginda; azkenik, labean 170 gradura erre.

Edalontzi edo kopa batean sagardo karamelua bota, gainean mami mousse-a jarri, berriz ere karameluarekin estali, eta mami mousse geruza batekin amaitu. Intxaurrezko teilekin apainduko dugu.

osagaiak ( lau lagunentzat)

200 g mami.

50 g esne gain erdi harrotua

Gelatina orri bat

Botila bat sagardo

750 g azukre

Teila egiteko

100 g irin

50 g intxaur hauts

100 g gurin

150 g azukre.

30 g glukosa

100 g ur.