Musika nagusi Kontrakantxa gaztetxearen jaialdian
Hernani Reggae, rap, funk, sould eta afro-brasildar doinuak entzun ahal izango dira, besteak beste.

Hernaniko gazta asanbladak kiroldegiko frontoiaren ondoan hutsik zegoen jangela zaharra biziberritzea erabaki zuen iazko urte amaieran. Hala, Molotoff irratiaren laguntzarekin musika jaialdia egingo du Otsailaren 10ean, larunbata.

Giroa berotzen joateko 19:00etan sagardo dastatzea izango da. Kontzertuak, 22:00etan hasiko dira, Hernaniko Orreaga 778 eta Iruñeko Hurto taldeekin.

Ondoren, Aritz Sound System izango da musika jartzen. Sistah Kata, Raul Black eta Jito edukiko ditu laguntzen. Reggae, rap, funk, sould eta beste hamaika doinu entzun ahal izango dira

Zer: Kontrakantxa gaztetxearen jaialdia.
Non: Hernanin, Polikiroldegiko frontoiaren ondoan.
Noiz Otsailaren 10ean Larunbata.

Beraz sagardoa ta musikaz gozatu nahi duenak badu aukera.