Aspaldian utzita egon da bloga, ea martxa berriz hartzen dudan.
Batetik ezin nuen bloga kudeatu, password-ak galdu bait nituen bainan azkenean berreskuratu ditut. Orain gerra sagarrari.
Lehenik eta behin datorren Martxoaren 15ean GOITIK BERA TXIRI TOUR ospatuko degula esan nahi dizuet.
Aurten ere, 2. aldiz dagoeneko, ospatuko degu Sagardo probaketa ibiltaria. Goitik bera txiri tour-a ospatuko degu. Bedaio, Amezketa eta Alegiako sagardo egile batzuk elkartu eta kupel desberdiñak probatuko ditugu. Hasi Bedaiotik hasiko gara, Sozidaden tragoska bat ta gero Eletxeko sagardoa probatuko degu, bertatik Belarmuara, ondoren Amezketako Zillartegikoa dastatuko degu. Goitik behera, Alegian Azpeitia, Pedro Juan, Xantos, Xantosen semea Iñigo, Xantosen billoba Asier, eta Toturen sagardoak dastatuko ditugu, eta bukatzeko Batixte Arandiaren sagardoa dastatuz afari legea, ordurako nahikoa janda egongo gera seguraski, txotx bakoitzarekin zeozer jateko izaten bai da.
Hori gutxi balitz, Alegiko Txanpio ta Beñat Etxetxuri bertsolariak izango ditugu. (Iaz garesti xamar atera zitzaizkigun, gutxi abestu ta asko jan).
Tonto-tonto hamaika sagardo dastatzeko aukera izango degu, esperientziak trukatu, kontu batzuk esan: hau motela, hau bizie,…
Ta sagardoak zein baño zein hobegoak, hori seguru!!!
sagardoaFebruary 27, 2008 5:48 pm
Comments »
The URI to TrackBack this entry is: http://sagarra.blogsome.com/2008/02/27/berriro-bueltan/trackback/
No comments yet.
RSS feed for comments on this post.
Leave a comment
Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
