Sagar motakNovember 27, 2006 11:31 pm

ABALIA

Zaporea: Geza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Ez oso borobila. Goiko eta beheko sakonak handiak. Txurten mehe eta luze.
Margoa: Lasto kolorea, beltzune batzuekin. Tarteka, bizar antzeko multzoak ditu.
Azala: Lodia eta latza
Mamia: Zuri-horiska. Ez oso gogorra. Zukuduna
Oharrak: Sagardogintzan oso estimatua da.

AGIN AZPI

Zaporea: Geza-garratza
Neurria: Txikia
Itxura: Txapala, sakon txikiak,: Txurten oso txikia.
Margoa: Orlegia, Nabar batzuekin
Azala: Lodia, gogorra eta latza
Mamia: Zuria, ezkoduna eta zukuduna
Oharrak: Larraul herrian jasoa, (Larrola baserrian), dirudienez Asteasuko Agin azpi baserritik omen dator. Japonesa sagarra bezala ere ezagutzen da, itxuraz errezila dirudi, ez izan arren.

AGOR MOKOTE

Zaporea: Gazi-geza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Luzea, mokoluxe antza. Txurten normala.
Margoa: Horia
Azala: Lodia eta ezkoduna
Mamia: Zuria
Oharrak: Mandioan umatzen bada, geza bezala konsidera daiteke.
ALDAKO SAGARRA

Zaporea: Gazi-geza
Neurria: Tartekoa baino handiagoa
Itxura: Borobila. Okerrik gabea. Txurten lodia eta luze.
Margoa: Erdi aldea orlegia, eta beste erdia gorria.
Azala: Lodia, gogorra eta leuna
Mamia: Zuri-horiska, nerbio orlegi batzuekin. Biguna, eta zuku asko gabea.
Oharrak: Urriko sagarra da, bere izena Oiartzungo Aldako baserritik etor daiteke.

ALE HAUNDI

Zaporea: Gazi-gozoa
Neurria: Handia
Itxura: Pixka bat zanpatua. Goitik sakona, txurten aldekoa bezain zabala eta sakona. Txurtena lodia, gogorra eta luzea.
Margoa: Orlegi-horitsua. Ipurdi aldean, zikin arraztua.
Azala: Lodia. Leuna, ez oso gogorra.
Mamia: Zuria, biguna, baina kirrizkaria. Zuku askokoa, usain gabea.
Oharrak: Ez da iraunkorra.

ALEMAN SAGARRA

Zaporea: Gazi-gozoa
Neurria: Handia
Itxura: Pixka bat zanpatuta, gainontzekoan borobila. Goiko sakona behekoa baino sakonagoa, txurten motza eta lodia.
Margoa: Orlegi-horiska, eguzkiaren aldetik apur bat gorriska.
Azala: Lodia, gogorra, ezkoduna.
Mamia: Zuri-orlegitsua, ez oso gogorra, kirrizkaria, usain gabea. Ez du zuku gehiegi.
Oharrak: Gipuzkoan ia desagerturik da. Bizkaian berriz erraz aurki daiteke.

ALTZA SAGARRA

Zaporea: Geza-garratza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Nahiko desberdina. Baditu okerrak, zuloak eta konkorrak. Sakon handikoa. Txurten motza eta gogorra.
Margoa: Orlegia, bizar antzeko tita beltza multzoekin.
Azala: Oso gogorra, leuna
Mamia: Zuria, ez oso gogorra. Kirrizkaria, zumoduna. Usain gabea.
Oharrak: Bizkaiko sagar ezagunenetakoa. Oso estimatua da sagardogintzan.

ALTZOLA MAKATZA

Zaporea: Gozo-geza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Borobila, zer edo zer konkorduna, sakon arruntak. Txurten luze, mehea eta indartsua.
Margoa: Gorria marraduna horiaren gainean.
Azala: Lodia, biguna eta latza.
Mamia: Zuri-horiska, ezkoduna, usainduna eta zukuduna.
Oharrak: Sagardoginzarako ona, batzuetan Potrokilo antza izaten du.

AMABIRJIN SAGARRA

Zaporea: Gazi-gozoa
Neurria: Handia.
Itxura: Nahiko borobila konkor txiki batzuekin, sakon handiak, Txurten txiki eta lodia.
Margoa: Orlegia, gorrizko marrekin.
Azala: Gogorra, latza.
Mamia: Zuria, karraskaria, zuku askokoa, usainduna.
Oharrak: Ona sagardorako, Barra-gorri ere deitzen zaio..

ANDOAIN SAGARRA

Zaporea: Geza
Neurria: Handia
Itxura: Txapala, goitik begiratuta borobila, sakon txikiak ditu, biak. Txurtena bera oso motza da, ia ikustezina.
Margoa: Gorri-marroduna
Azala: Lodia, biguna, leuna.
Mamia: Oso zuria ez. Ezta oso gogorra, apur bat babotua. Usain gabea eta zuku asko gabea.
Oharrak: Urriko sagarra, oso ezaguna.

ANDRA MARI

Zaporea: Geza-garratza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Azpi-aldea zabala eta muturreko punta zorrotza. Txurmen mehea, luzea eta gogorra.
Margoa: Horia eta gorria, erdi bana.
Azala: Fina eta gogorra.
Mamia: Zuria, babotua, zuku gutxikoa.
Oharrak: Oso estimatua sagardogintzan

ANIXA

Zaporea: Gazi-gozoa
Neurria: Tartekoa baino txikiagoa.
Itxura: Borobil samarra, batzutan mokoluze antza. Txurtena gogorra eta motza.
Margoa: Nabarduna, apur bat arrosatua, tita zuri ugariekin.
Azala: Lodia, biguna, latza
Mamia: Zuri-horiska. Harroa, zuku gutxikoa
Oharrak: Iparraldeko sagarra, errezilen familikoa, Udare sagarraren antza handia du.

AÑARBE

Zaporea: Gazi-garratza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Zerbait txapala, sakon zabalak eta ez oso handiak, txurten motz, lodi eta gogorra.
Margoa: Orlegi-horiskaren gainean marra gorriak
Azala: Fina eta argizainduna.
Mamia: Zuri-orlegia, zukuduna, usainduna eta kirrizkaria.
Oharrak: Hernaniko Añarregi baserrian jasoa, oso ona sagardorako.

ARITZA

Zaporea: Gazi-garratza
Neurria: oso handia.
Itxura: Era ezberdineko sagarra, kankailua.
Margoa: Hori-orlegitsua. Eguzki aldetik gorritua.
Azala: Lodia, gogorra baina guria, leuna
Mamia: Zuri-orlegia, gogorra, kirrizkaria, zukuduna.
Oharrak: Oso iraunkorra sagardogintzan, hoberenetakoa. Txalaka izeneko baserritik jasoa. Ba da Hernani inguruan Aritza izeneko beste mota battxikiagoa eta gaziagoa, honekin antza handia duena.

ARJENTINO SAGARRA

Zaporea: Gazi-gozoa
Neurria: Oso handia
Itxura: Txapal, konkor batzuek dituela goian eta behean, sakon zabalak eta handiak, txurten motz eta gogorra.
Margoa: Gorria marratxo batzuekin, mantxa beltz baditu, nabarra azpian.
Azala: Gogorra, lodia eta argizainduna.
Mamia: Zuria, zukuduna eta usainduna.
Oharrak: Oso ona bai sagardorako eta mahaiarako.

AIA SAGARRA

Zaporea: Geza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Borobila, sakon txikiak, txurten oso txikia
Margoa: Orlegiaren gainean gorria du
Azala: Lodia, gogorra eta nahiko latza
Mamia: Zuria, gogorra eta zukuduna
Oharrak: Batzuk diotenez Saluate sagarraregin erlazionaturik dago.

AZALAIN

Zaporea: Gozoa
Neurria: Tartekoa.
Itxura: Borobila, zerbait konkorduna, txurten-sakona handia. Txurten luze, fina eta gogorra.
Margoa: Gorri iluna marra batzuekin.
Azala: Lodia, biguna eta argizainduna.
Mamia: Zuri-arrosa, biguna, zukuduna eta usain gutxikoa.
Oharrak: PSorabillako Azalain (euskal indiano bat) jauregitik dator, jauregi hau Tolosa-Behobiako bariantea egin zenean desagertu egin zen.

AZILOKA

Zaporea: Gazi-garratza
Neurria: Tartekoa
Itxura: Arrunta, txurten aldeko sakona ere arrunta da, Txurten arrunta eta lodia.
Margoa: Horia
Azala: Lodia, biguna eta ezkoduna.
Mamia: Zuria, kirrizkaria, biguna. Usainduna.
Oharrak: Toki batzuetan Gaziloka ere deitzen zaio.

AZKONETA

Zaporea: Garratza
Neurria: Handia
Itxura: Borobila, txurten aldeko sakona hestua eta handia. Txurten mehea eta motza.
Margoa: Nabarram beltzunez betea. Udare baten antza du.
Azala: Oso lodia eta oso latza.
Mamia: ZUria, gogorra, oso lehorra. Zuku gutxikoa, usain gabea
Oharrak: Sagar mota guztien artean, mikatzena eta lehorrena. Urnietako Azkonabieta baserritik zabaldua.

Sagar motak 10:52 am


Txalaka
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, bere itxura araugabe eta haundia da. Berde-arre margoa, azal mehe eta latza. Mami zuria, zuko ugari eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Errezilarekin batera sagardoa egiteko preziatuena da. Bere izena Astigarragako Txalaka baserriatik etor liteke.


Txori-Sagarra
Ezaugarriak:
Zapore gozoa dauka, tartekoa baino haundixegoa neurria, txapala, hori-berdea bere margoa. Azal mehea, mami samur eta ezkoduna, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa bi sagar mota daude, bat txikia baina ugaria, bestea pixkat haundiago. Goierriko eskualdean oso preziatua da.


Manttoni
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, bere itxura borobil eta haundia da. Gorri-berde margoa, azal lodi eta distirtsua. Mami zuri eta harroa, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso preziatua da. Geza-Purua izenarekin ezaguna da ere.


Errezila

Ezaugarriak:
Zapore garratza dauka, haundia eta txapala. Berde-arre margoa, azal mehe, gogor eta pixkat latza. Mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari.
Oharpenak:
Euskal Herrian ezagunena da. Nahiz eta garratza izan sukre asko dauzka. Txalakarekin batera sagardoa egiteko preziatuena da.


Goikoetxea
Ezaugarriak:
Sagar gozoa da, txapala, hori-berdea bere margoa. Azal mehe, samur eta ezkoduna. Mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa bi sagar mota daude, bat txikia baina ugaria, bestea pixkat haundiago. Goierriko eskualdean oso preziatua da.


Geza Mina
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka. Haundia, berde margoa, azal lodi eta ezkoduna. Mami zuri eta samurra, ez dauka zuko askorik.
Oharpenak:
Bere zaporeagatik sagardoa egiteko oso preziatua da. Leku batzuetan Sagar Beltza deritzon.

Patzuola
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundia eta txapala da. Berde-iluna margoa, azal lodi, gogor eta latza. Mami zuri, pixkat latza eta kirrika, zuko ugari eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Urrian heltzen denez sagardoa egiteko oso preziatua da.


Urtebi
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, txapala eta haundia, hori-berdea bere margoa, baina eguzkiaz jota gorritu egiten du. Azal lodi, gogor eta ezkoduna, mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Honetakoa hiru sagar mota daude, txikia, haundia eta beltza, azken hau berde-arre margoa sagardoa egiteko oso preziatua da.


Haritza
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, oso haundia eta mokoluze da. Hori-berde margoa, azal lodi eta pixkat ezkoduna. Mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko eta jateko oso preziatua da. Luze irauten du sagar honek.


Zubieta
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundia eta borobila da. Hori-gorria margoa, azal mehe, samur eta ezkoduna. Mami zuria, zuko eta urrin ugari dauzka.
Oharpenak:
Oso berandu heltzen du sagar honek eta hainbeste zuko eta urrin dauzkadenez sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Mendiola
Ezaugarriak:
Zapore garratza dauka, borobila, berde-arrosa bere margoa. Azal lodi eta ezkoduna, mami zuri eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Oso berandu heltzen du sagar honek, ia-ia azaroan, horregatik, sagardoa egiteko oso preziatua da.


Bostkantoi
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka. Nahiko mokoluzea da. Hori-berdea margoa, azal lodi eta ezkoduna. Mami zuri-berdea eta harroa, zuko gutxi dauka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso ona da. Bizkai-Sagarra antza dauka.


Potrokilo
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, haundi eta mokoluzea da. Zuri-horiska margoa, marra gooriekin. Azal lodi eta distiratsua. Mami zuri, harro eta biguna, zuko gutxi dauka.
Oharpenak:
Urrian heldu denez sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Ostro Beltza
Ezaugarriak:
Zapore geza-gozoa dauka, borobila, berdea bere margoa. Azal lodi eta latza, mami zuria, zuko eta urrin ugari dauzka.
Oharpenak:
Uzta ugari dakar eta berandu heltzen denez, sagardoa egiteko sagar bikaina da.


Ainarre
Ezaugarriak:
Zapore geza-garratza dauka, tarteko neurria eta txapala. Hori-gorria margoa, azal mehe eta distiratsua. Mami zuri-berdea, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Hernaniko Ainarre baserrian (Gipuzkoa), biltzen dute sagar mota hau. Sagardoa egiteko eta jateko sagar bikaina da.


Buztina
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka, mikoluzea da. Berde-gorria margoa, azal nahiko lodia eta latza. Mami zuri-berdea eta kirrika, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Gohierriko eskualdeko sagar hau, sagardoa egiteko oso preziatua da.


Martiku
Ezaugarriak:
Zapore mikatza dauka, txapala eta tarteko neurria, hori-gorria bere margoa. Azal lodi, samur eta distiratsua, mami zuria eta harroa, zuko ugari dauzka.
Oharpenak:
Sagardoa egiteko oso ona da.


Andoain
Ezaugarriak:
Zapore geza dauka, txapala eta tarteko neurria. Berde-gorria margoa, azal lodi, samur eta ezkoduna. Mami zuri eta samurra, zuko eta urrin gutxi dauzka.
Oharpenak:
Sagardogile artean oso ezagun eta preziatua da. Urrian heltzen du sagar honek..